XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)... eta gero, baimena lortzen baldin baduk, edozein egunetan datozkik eskola edo ikastola-azterlariak, gure irakasleek guk maistra eta maisu deitzen ditiagu euzkera garbija gabe, mordoiloa irakasten dietelako akusazioaz.

Edo eta haurrei baltsakerija eta gizartekerija irakasten zaizkiela esanaz.

Haurtxoei komunismoa irakatsi; haundiagorik oraino!.

Baina hauzotegion ba ditiagu zazpi edo zortzi eskolatxo, erdi ezkutuak gehienak.

Ez duk nahi koinak kopatxu bat? Bai, gizona, bai!.

Hara... tontakeriak dituk, baina ba dakik behin zer aipatu zuten eskola bat itxiteko? Zera... hamar eta hamar hogei direla irakasten zitzaiela haurrei! - Zera! baina, hamar eta hamar hogei ez ote dira ba?! - Noski, baina ez euzkera garbijaz.

Sabino Aranak berramar zirela esan zuenez gero... ba... hura Abandoko arranoa zuan eta... ba dakik.

Gero gelatxo batetara gidatu ninduten.

Loák laster hartu ninduen.

Biharamona jaieguna zen.

Kafesnea edaten ari ginelarik, atean norbaitek jo zuen.

Guk sukaldetik berbaro bat entzun genuen.

Mari ezdabaidaka ari zen etorri berri harekin.

Gero, oso umore xarraz, guregana etorri zen.